Kalkuluen arabera, 2050ean, Europako emisioen ia % 80k hirietan izango dute jatorria.
Horregatik, guztiz berriztagarria den sistema elektriko bat lortzeko, toki-administrazioak udal-politikak deskarbonizazio-planera egokitzen ari dira.
ENERKAD HIRIKO ENERGIA ETA INGURUMENA AZTERTZEKO TRESNA BAT DA. ENERGIA-KONTSUMOA ETA CO2 EMISIOAK MURRIZTEN LAGUNTZEN DU.
Eraikin bakoitzerako energia-eskaria eta orduko kontsumoak kalkulatzeko aukera ematen du, honako hauek erabiliz
Inguruko klimari buruzko informazioa
Katastroaren datuak
Oinarrizko kartografia
Herri-administrazioetara, ingeniaritzetara, arkitektura-estudioetara, energetikoetara eta udalerrietan, barrutietan eta eskualdeetan energia-mailako esku-hartzeak diagnostikatu eta monitorizatu behar dituzten erakunde guztiei zuzenduta dago.
EZAUGARRIAK
Interfaze atsegina
2D eta 3D ereduen bidez, lortutako emaitzak bistaratzen eta ustiatzen laguntzen du.
Georreferentziatua
Energia- eta ingurumen-emaitza geoerreferentziatuak ematen ditu eraikinaren eta barrutiaren mailan.
Oraingo eta etorkizuneko agertokiak alderatzen ditu
Hirigintza-planetan eta maila desberdinetako jarduketetan erabakiak hobeto hartzeko.
Europako helburuak betetzeko
Hiri-garapen jasangarria erraztuz, energia-eraginkortasun planteamenduan oinarrituta.
Enerkad, Amatech Group-ek eta Tecnaliak sortutako hiriko energia-analisirako soluzio bat da.
Hiriaren ikuspegi energetiko zehatza ematen du energia-mailako esku-hartzeen diagnostikoak eta monitorizazioa eginez.