Humanizza

HCertificate: egoitza geriatriko batek duen humanizazio-maila ebaluatzeko tresna

HCertificate aplikazioa zentro eta egoitza geriatrikoen kalitate-maila neurtzeko aukera ematen du, hau da, haien humanizazio-maila egiaztatzeko. Adineko pertsonentzat, haien senideentzat eta haiek artatzen dituzten profesionalentzat giro erosoagoak lortzea du helburu.

Aplikazioak zenbait datu biltzen ditu, interpretatu egiten ditu, eta datu horiekin estatistikak eta grafikoak egiten dira, zentroentzako hobekuntza-ekintzak diseinatzeko.

Humanizza adinekoak zaintzen dituzten erakunde eta zentroen humanizazioan oinarritzen den enpresa da. Haien zeregin nagusia zentro horiek eraldatzea da, leku atseginago eta gizatiarrago bihurtzeko, datuen analisiaren eta enpatiaren bidez.

Datuen analisiari esker, laguntza-zerbitzuaren kalitatea hobetzen du

Egoiliarren, senideen eta profesionalen benetako datuak izateko aukera ematen du:

  • Eraginkortasun handiagoa.

  • Humanizazio-maila neurtzen duen estandar bat sortzea.

  • Nazio mailako humanizazioaren joeren behatokia izatea.

  • Humanizazioan parte-hartzea eta lana sustatzea.

  • Jardunbide egokiak ezagutu.

  • Bete beharreko beharrak antzeman.

  • Lortutako laguntzak eraginkortasunez erabili.

HCertificatek egoitzen, erakundeen eta laguntza-ereduen humanizazioa bultzatzen du

  • Zerbitzuak pertsonalizatzea ahalbidetzen du.

  • Egoiliarren konfiantza eta autonomia areagotzea.

  • Profesionalentzako lan-segurtasun handiagoa.

  • Senideen fidelizazio handiagoa.

  • Zentroak: erreferenteak humanizazioan, berrikuntzan eta aldaketa-eragileetan.

Eskatu informazioa, konpromisorik gabe