Visor

Enpresarako aginte-koadroa

Modu intuitibo eta erakargarrian, zure metrika nagusiak ezagutu denbora-errealean: fabrikazio-prozesuak, salmenta-parametroak, artatutako eskaerak, zain daudenak etab.

Tresna honek erabakiak azkar hartzea errazten du, eskuragarri dagoen edozein metrika automatikoki ilustratuz.

Erabiltzaileek aukeratu ahal izango dute zer bistaratze eta zer tamaina eta posizioarekin erakutsi pantailan, eta beren beharretara erabat pertsonalizatutako aginte-koadro bat izango dute.

VISOR

ZURE POLITIKAK FUNTSATU KALITATEZKO INFORMAZIOAN OINARRITUTA

Visor erraz erabiltzeko tresna da, baina, aldi berean, erabakiak informazio prozesatuan oinarritu ahal izateak eskaintzen dituen abantaila guztiekin.

ABANTAILAK

  • Sinplea: aginte-koadro erraza eta intuitiboa, enpresaren metrikak azkar eta zuzenean interpretatu ahal izateko.

  • Datuen adimena: helburua da datu gordinak adimen eragingarri bihurtzea, erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko.

  • Plataforma bakarra, hainbat motatako metrikekin: fabrikazio-prozesuak, finantzarioa etab.

  • Bistaratze erraza: bistaratze moten katalogo zabalarekin eta hainbat dokumentu-formatu eta datu-basetarako sarbidearekin, metrika berri bat ilustratzea segundo-kontua da.

ARDATZ NAGUSIAK

Enpresaren kudeaketa eraginkorra egiteko, denbora errealean jakin behar da negozioak nola egiten duen taupada: beharrak eta eskaerak, ekoizpen- eta salmenta-parametroak, stockaren egoera etab. Metrikak behar bezala monitorizatuz gero, metodologia eta prozesu berriak eta hobetuak sor ditzaketen aukera eta ekimen berriak hautematen dira.

Eskatu informazioa, konpromisorik gabe