Erabakiak modu eraginkorragoan hartzeko
Negozio baten datuak intuizioz, erraz eta modu erabilgarrian aztertu eta bistaratzeko aukera ematen duten BI tresnak ezartzen ditugu, etorkizunerako erabaki hobeak hartzeko.
Aholkularitza-zerbitzua eta negozio-estrategia
Sektore eta jarduera bakoitzari egokitutako BI plataformen ezarpena eta konfigurazioa
Euskarri- eta mantentze-zerbitzuak
Upgrades eta tresnen lizentziamendua
Training
Hainbat sistematako datuak biltzen ditugu.
Analisirako prestatzen ditugu.
Bistaratzeko tresnetan, dashboars eta aginte-koadro integraletan sartzen ditugu.
Denbora errealean, datu historikoak kontsultatu, eta informazioa interpretatu .
Informazio fidagarriaren araberako ekintza zuzentzaileak hartu.
Zure negozioaren sektorera pertsonalizatutako eta sail bakoitzaren helburuetara egokitutako BI soluzioak
Amatech Groupen datuak ustiatzen eta aztertzen esperientzia duten profesional kualifikatuen taldea dugu, sektorea edozein dela ere, negozio-helburuak lortzen lagunduko dizutenak.
KONTABILITATEA ETA FINANTZAK
Handitu finantza-errendimendua. Erabakiak azkarrago hartu, txosten zehatzei esker.
MARKETINA
Aztertu leadak sortzeko prozesua eta egokitu kanpainak zure salmenta-helburuen arabera. ROIa kontrolatu, panel intuitiboen bidez.
GIZA BALIABIDEAK
Gainbegiratu zure enpresako langileen aurrerapena eta errendimendua modu eraginkorragoan. Murriztu langileen txandakatzea.
SALMENTAK
Kontsultatu salmenta-prozesuei buruzko informazioa eta optimizatu salmenta-fluxua. Kontrolatu kontuen errendimendua.
EKOIZPENA
Egin zure eragiketaren jarraipena, hobetu plangintza eta eskaerari aurrea hartu. Kudeatu arriskuak eta hobetu zure hornidura-kateko stock eta biltegien kontrola.
LOGISTIKA
Aztertu zure logistika- eta banaketa-jarduerak. Erraztu garraioko eta biltegiko prozesuetan kontrola, identifikatu intzidentziak eta ezarri ekintza zuzentzaileak.
TI
Lortu zure erakundeko sistemen eta aplikazioen errendimenduari eta funtzionamenduari buruzko informazioa. Integratu tresna beste sistema batzuekin.
Microsoft Power BI
Amatech Groupen, Business Intelligence proiektuetarako, Microsoft Power BIn konfiantza dugu. Tresna horrek zure enpresa osorik bistaratzeko aukera ematen dizu, panel bisualen bidez.
Eskatu informazioa, konpromisorik gabe
Jarri gurekin harremanetan eta jakin nola lagun diezaiokeen Amatech Groupen esperientziak zure erakundeari